Berriak

Gasteizko Udaltzaingoak ere hala dio: premiazkoa da Abendaño ikastolaren ondoko semaforoak berreskuratzea, «harrapatzeko arriskuagatik»

Gasteizko Udaltzaingoak txosten batetan ondorioztatzen du ikastola aurreko bidegurutzean “oinezkoentzako semaforoak, pasabideak eta seinale bertikalak birjartzea” beharrezkoa dela. Hots, Gure Bideak batzordetik hainbatetan esandakoa. Ikusi hemen udaltzainen txostena osorik. Ostiralerako mobilizazio bat prestatzen ari gara eta laster izango duzue gure berri. Eskola-bide seguruak nahi ditugu eta oraingoan entzun egingo gaituzte!

Aldundiaren udalekuak

Datozen egunetan zabalduko da udalekuetan izena emateko epea. Izen-ematea martxoaren 22tik 31ra izango da. Plazak esleitzeko zozketa apirilaren 19an izango da. 7 eta 13 urte bitartekoek eman dezakete izena.

Txagoko zizta euskara taldearen ipuin lehiaketa

Txagoko zizta euskara taldearen ipuin lehiaketa.
– Epea: Maiatzaren 20a.
– Kategoriak: 6-8, 9-12 urte.
– Nora eta nola bidali: Ikastolako arduradunari gutunazal batean eman datuekin batera edo zizta.euskarataldea@gmail.com helbidera bidali datuekin batera. Bidaltzerakoan izen abizenak, adina, eskola eta harremanetarako datuak zehaztu behar dira.

Jabetu zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz: gurasotasun positiborako programa

Batzuetan zalantzak sortzen zaizkigu seme-alabak hezten ditugun moduaren inguruan. Zuzen ariko ote gara? Ezertan hobetzerik izango ote dugu? Nork eman ahal digu aholku? Galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahian, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak Jabetu zaitez seme-alabak hezteko duzun gaitasunaz programa prestatu du. Baliabide boluntarioa, doako eta isilpekoa da, 0 eta 3 bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendua.

Guraso Eskolen 27. Topaketa (martxoaren 4an)

Hitzaldia: Haurtzaroa eta nerabezaroa 3.0. Zer ikusten eta egiten duten eta nola erlazionatzen diren… Nola laguntzen diegu? Hizlaria: Estibaliz Linares Moderatzailea: Eduardo Portilla. 2023ko martxoaren 4an. Europa Biltzar Jauregia.