Gasteizko Udaltzaingoak ere hala dio: premiazkoa da Abendaño ikastolaren ondoko semaforoak berreskuratzea, «harrapatzeko arriskuagatik»

Gasteizko Udaltzaingoak txosten batean jaso du ikastolako sarrera nagusiaren aurrean dagoen Tomas Zumarraga Dohatsuaren oinezkoen bidegurutzearen arriskugarritasuna. Txostenean nabarmentzen denez, “istripu eta harrapaketen arrisku handiko puntua da bidegurutze oso konplexua baita” eta “oso bihurgune itxia da eta ikuspena oso txikia da, bai oinezkoentzat baita galtzada horretatik zirkulatzen duten gidarientzat“.

Txostenak ondorioztatzen duenez, beharrezkoa da “oinezkoentzako semaforoak, oinezkoentzako pasabideak eta seinale bertikalak birjartzea“.

Hau da, IGEko Gure Bideak batzordeak hainbat alditan esandakoa baieztatu du. Hilabeteak daramatzagu Udalari udaltzaingoaren txostenean jasotako puntu horiek ikusarazi nahian; txosten horrek gure aldarrikapenak berretsi baino ez ditu egiten zuzendu beharreko arriskugarritasun-egoera bat dagoela egiaztatuz.

IGEko Gure Bideak batzordekideok gure seme-alabentzako eskola-bide seguruak aldarrikatzen jarraituko dugu. Ostiralerako mobilizazio bat prestatzen ari gara eta laster izango duzue gure berri. Eskola-bide seguruak nahi ditugu eta oraingoan entzun egingo gaituzte!

Deskargatu txostena hemen