Guraso eskola: Ziklo-aldaketa (Haur ezkuntza/Lehen ezkuntza/DBH) (osteguna 18)
Ostegun honetan, maiatzaren 18, Guraso eskola 15:15etik 16:55era: Ziklo-aldaketa (Haur ezkuntza/Lehen ezkuntza/DBH).
Ostegun honetan, maiatzaren 18, Guraso eskola 15:15etik 16:55era: Ziklo-aldaketa (Haur ezkuntza/Lehen ezkuntza/DBH).
EGUNA: Asteartea, 2023ko maitzaren 16an. ORDUA: 17:00etan. (Iraupena, gutxi gorabehera 1:30). LEKUA: Maribi Aretoa.
Udaberri festak arrakasta handia izan zuen! Aurreko ostiralean, maiatzak 5, jende pila bat elkartu ginen, eta aurpegiak margotu eta txokolatezko ogitartekoak jateaz gain, Guraso Elkarteko batzordeak zeintzuk diren eta bakoitzean zer egiten dugun azaldu genuen. Parte hartzeko gogoz geratu bazinen, idatzi ampa@abendanogurasoak.com helbidera.
Ostegun honetan, maiatzaren 4, Guraso eskola 15:15etik 16:55era: bullying.
Motxila misteriotsu bat ailegatu da gure eskuetara, prest zaude ezkutatzen dituen sorpresak aurkitzeko eta gurekin munduari bira emateko? Ekainaren 22tik uztailaren 21era. Maiatzaren 11an 17:00. Izen-ematea maiatzaren 16ra arte.
Lortu dugu!
Egin dugun ahalegin guztiak merezi izan du!!!! Asko tematu ondoren, eta bizi-bus, semaforo-tailer eta manifestazioetan egindako mobilizazioei esker eta IGEak Udalarekin eta hainbat alderdi politikorekin egindako bilerei esker, ikastola aurreko BEIaren bidegurutzean semaforo tradizionalak jariiko dituzte. Eskerrik asko mobilizazioetan parte hartu duzuen guztioi!
Udalak semaforo arruntak jarriko ditu ikastola aurreko BEIren erreietan, baina, Udalak berak jakinarazi digunez, bai BEIk bai errei horretatik igarotzen diren gainerako autobusek lehentasuna izaten jarraituko dute.
Eskerrik asko! Atzoko txistualdi handia benetako arrakasta izan zen. Eskerrik asko parte hartzeagatik. Ehunka lagun elkartu ginen eskola-bide seguruak eskatzeko. Ez zuen hainbeste jendek eta hainbesteko gogoz parte hartuko benetako segurtasun-arazorik ez balego. Horregatik eskatzen diogu udalari beste behin ere irtenbide bat bilatzeko.
Hau ez da inoren aurkako erasoa, gure seme-alabek modu autonomoan eta segurtasunez egin ditzaketen eskola-bideak baino ez ditugu nahi. Ez dugu uste hainbeste eskatzea denik. Zer hiri-eredu nahi dugu?
Las familias de ikastola Abendaño, Ganivet y Calasanz que estamos reclamando semáforos, pasos de peatones y carriles de bicis seguros, somos familias que apostamos por una escuela pública de cercanía y por ello accedemos a pie o en bicicleta. Mugikortasun jasangarria sustatzen dugun familiak gara eta gure seme-alabak balio horietan hezten ditugu.
Gure eskoletara joateko autonomia eta segurtasuna sustatu nahi dugun familiak gara. Puntu hauetan istripu gehiagorik nahi ez dugun familiak gara; egunero eskolara poliziaren eskoltarekin joan nahi ez dugun familiak.
Eskola-bide seguruak behar ditugu. Polizia ere ados dago ikastolaren aurrean gurutzatzea ez dela segurua. Zuzendu beharreko arrisku-egoera bat dagoela ikusarazi nahi diogu udalari. Denbora aurrera doa eta hainbat gorabehera izan dira. Ez dugu hau erreklamatu behar zerbait larriagoa gertatu denean.
Martxoaren 31n, ostirala, “txistualdi handia” egingo dugu, eskola-bide seguruak behingoz eskatzeko. Ekarri zure txilibitua eta etxeko semaforoak. Bidegurutzean jarriko ditugu. Oraingoan entzun egingo gaituzte! 🙂
