IGEko hileroko bileraren akta – 2023ko martxoa

CONVOCANTE

Zelai Otxoa / Presidenta AMPA Malizhaeza

LUGAR

IKASTOLA ABENDAÑO 

Marivi Aretoa

ASUNTO

REUNIÓN ORDINARIA ANUAL AMPA MALIZHAEZA

DIA

27 de marzo  2023

2023ko martxoaren 27an

HORARIO:

17:00

ASISTENTES

1.-

Zelai Otxoa / Lehendakaria

2.-

Marta López / Secretaria.

3.-

Carlos Sánchez Orive

4.-

Nicolas Gutierrez

5.-

Sergio Iturriaga

6.-

Zaida Pescador Errasti

7.-

Ismael Pereda 

8.-

June Munguia

9- 

Xabier Gabiña 

10- 

Patricia Benitez Balerdi

11-

Nahia Hualde

12- 

 

 

ORDEN DEL DÍA

  • Rincones de juegos.
  • Escuela de padres y madres. La persona responsable lo deja debido a la falta de asistencia,  que hace difícil la continuidad de la escuela. 
  • Encuentro del 5 de mayo. 
  • Propuestas para el OMR y posibilidad de solicitar una reunión. 

            GAI ZERRENDA

  • Jolas Txokoak. 
  • Gurasoen eskola. Asistentzia falta dela eta zaila egiten da eskolaren jarraipena, beraz orain eramaten duen pertsonak utziko du.
  • Maiatzak 5eko topaketa. 
  • OOGrako proposamenak eta bilera eskatzeko aukera. 

 

GAI-ZERRENDA

 

Jolas-txokoak

Junek kontatu digu dagoeneko hitz egin duela joko-txokoak aurrera eramango dituen enpresarekin. Visiona izeneko enpresa da, aurreko ikasurteetan bezala.

Apirilean izango dugu informazioa, maiatzean irekiko da izena emateko epea, eta ekainean bilera bat egingo da gaia aztertzeko (IGEaren bileraz gain).

Bi nobedade daude. Lehenengoa da astebete luzatzen dela, ekainaren 22an hasi eta uztailaren 21ean amaitu. Bigarrena da bi urteko haurrek izena emateko aukera izango dutela.

Izen emateak Visionaren webgunean egingo dira. IGEko bazkide izateagatik prezioa merkeagoa denez, izen-ematea egitean IGEaren kuota ordaindu izanaren egiaztagiria eransteko eskatuko da.

 

Guraso eskola

Gaur egun, gurasoen eskola ostegunetan egiten da, 15: 15etik 16: 45era, ikastolako lehen hezkuntzako eraikinean. Udalak kudeatzen duen jarduera da, eta IPACE enpresak  aurrera eramaten du, baina ikastetxeko pertsona bat behar du koordinatzeko.

Orain eramaten duen  pertsonak uzteko asmoa du.

 

Ikasturte honetan ez da ia asistentziarik izan. Hori hobetzeko aukerak baloratu dira:

– Komunikazioa hobetzen saiatzea.

– Eguna edo ordutegia aldatzea baloratzea.

 

Maiatzaren 5eko topaketa

Topaketa hau ikastola txikian aurrera eramatea erabaki zen. Asmoa topaketa ludikoa egitea da, baina guraso-elkartearen lana ezagutarazteko.

Pertsona batzuk prest daude hori prestatzeko, baina egun horretan bertan jende gehiagoren laguntza beharko da.

 

Eskolaz kanpokoak

Ostegun honetan hauteskunde sindikalak daude irakasleentzat eta arratsaldean ez dago eskolarik. Ikastetxeko zuzendaritzak komunikazio bat bidali du eskolaz kanpoko jarduerarik ez dagoela esanez, baina jarduera horiek antolatzen dituena guraso-elkartea denez, jarduerak aurrera eraman ahal izateko hainbat aukera baloratu dira.

Zuzendaritzarekin ez dugu komunikazio ona izan, eta bileraren unean oraindik ez dakigu zergatik ezin ditugun jarduerak egin. Ikusten dugu ikastetxearekiko komunikazioa hobetu egin behar dela.

Erabaki dugu berri ere zuzendaritzakoekin hitz egitea haien arrazaioak jakiteko eta aukera posibleak aztertzeko. 

 

OOG

OOGren bilera bat eskatuko da  gai batzuk jorratzeko, azken bilera egiteko ez genuen gure kexkak azaltzeko aukerarik izan, zuzendaritza-proiektua aurkezteko konbokatu baitzen.