‼️Premiazko jakinarazpena‼️ Iraileko udalekuak 2025: DATA ALDAKETA
Gure borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, udalekuak irailaren 3, 4 eta 5ean (3 egun, 2 gau) egingo dira, irailaren 1, 2 eta 3an egin beharrean.
Categoría por defecto para todas las entradas
Gure borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, udalekuak irailaren 3, 4 eta 5ean (3 egun, 2 gau) egingo dira, irailaren 1, 2 eta 3an egin beharrean.
Iraileko udalekuetan aurretik izena emateko epea ireki da. Aurre izen-ematea maiatzaren 25a arte izango da. Argibide gehiago edo zalantzaren bat izanez gero, harremanetan jarri posta elektroniko honen bidez aterpetxearen izena adieraziz: iraila@abendanogurasoak.com
EGUNA: Ostegunean, 2025ko ekainaren 5ean. ORDUA: 15:10etan. (Iraupena, gutxi gorabehera, ordu bat). LEKUA: Liburutegia
Urtero bezala, 2025/26 ikasturterako eskolaz kanpoko jardueren eskaintza aurkezten dizuegu. Izen-ematea maiatzaren 28a arte zabalik
Maiatzak 13, Guraso eskola saio berria: asertibitatea familian. 15:00etatik 17:00etara, liburutegian.
Ikastolako udalekuetan izena eman dezakezu. Izena emateko epea maiatzaren 18ean amaituko da. Jolas-txokoak goizez izango dira ekainaren 23tik uztailaren 18ra arte.
Maiatzaren 5ean irekiko da ikastolako udalekuetan izena emateko epea
EGUNA: Astelehenean, 2025ko martxoaren 31an. ORDUA: 15:10etan. (Iraupena, gutxi gorabehera, ordu bat). LEKUA: Liburutegia
Abendaño Mendi Taldearen ikasturte amaierako txangoa aurkezten dizuegu. Ibilbide zirkular, xume eta polita egingo dugu Arabako Mendialdean barrena, Itxogana tontorrera eta San Vitor baselizara iritsi arte. Bertan barbakoa prestatuko dugu eta bazkalduko dugu.
Abendaño Mendi Taldearen udaberriko txangoa aurkezten dizuegu. Ibilbide zirkular, xume eta polita egingo dugu Aizkorri-Aratz Parke Naturalan barrena, Zirauntza errekaren iturburura iritsi arte.
