Mendira irteera: irailaren 28a, igandea – Zabalateko Gaztelua

Zabalateko Gaztelua

Hemen gaude berriro!

Abendaño Mendi Taldearen irteerak bueltan dira. 2025-26 ikasturteko 1. txangoa aurkezten dizuegu. Oso irteera berezia izango da, mendira igotzeaz gain, familientzat bereziki pentsatutako Zabalateko Gaztelura bisita gidatua egingo baitigute.

Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, kontsultak, iradokizunak eta argazkiak nahi ditugu.

DATA ETA TOPALEKUA

Irailaren 28an, 10:00etan, Zabalateko aparkalekuan. Autorik ez baduzu, [email protected] helbidera mezu bat bidal diezagukezu eta antolatuko gara. Gogoratu! Oraingo honetan, bisita gidatua bermatu ahal izateko, garrantzitsua da etortzekoa zarela baieztatzea.

NOLA JOAN

Portilla Parking-a

IBILBIDEA

EZAUGARRIAK

bilbide zirkularra, erdi aroko antzinako asentamendu aztarnen artean igotzen dena. Herriko elizatik hasiko dugu bisita gidatua, Portillako gazteluaren historia eta ingurunea ezagutzeko. Jarraian, ibilbide erraz batetik, bai mendebalderantz, baita hegoalderantz ere, kantabria mendilerroaren, Ebro ibarraren eta Obarenes mendizerraren ikuspegi ezin hobeak izango ditugu.

IRTEERAREN INFORMAZIO ZEHATZA

Wikiloc

 

 

IBILBIDEKO DATUAK

IBILBIDEKO PERFILA

Gogoratu! Oraingo honetan, bisita gidatua bermatu ahal izateko, garrantzitsua da etortzekoa zarela baieztatzea.
 

 

PDF Fitxa deskargatu