Iraileko udalekuetan izena emateko epea ireki da. Bi dira jarduera honen funtsezko helburuak:
- Euskararen erabilera sustatzea eta bultzatzea.
- Ikasleen arteko harremanak sendotzea.
Galdetegia bete eta izena emateko epea ekainaren 17ra arte izango da. (Gaueko 22:00ak arte)
Egonaldia irailaren 3tik 5era.
BARATZE BASERRI ESKOLA (LH1, LH2, LH3)
- Irteera: irailak 3, asteazkena, 9:00etan Parking Ramón Rubial kalea (parkinaren bukaeran)
- Itzulera: irailak 5, ostirala, 16:30etan irteeraren leku berean.
ZUHATZA (LH4, LH5)
- Irteera: irailak 3, asteazkena, 9:30ean Parking Ramón Rubial kalea (parkinaren bukaeran)
- Itzulera: irailak 5, ostirala, 17:00etan irteeraren leku berean.
Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan posta elektroniko honen bidez, ekainaren 30era arte edo abuztuaren 27tik aurrera, dagokion aterpetxea zehaztuz: [email protected]