IKASTOLARA, KERIK GABE! Igo zaitez bizibusera. Astelehenean, irailak 22

🚲 IKASTOLARA, KERIK GABE!

Bizibusean parte hartu eta aire garbiagoa arnastu

CleanCities, ConBici eta Bizikleteroak elkarteen ekimenez, datorren astelehenean, irailak 22, ikastolako inguruan airearen kalitatea neurtuko da bicibusean parte hartzen duten ikasleen ibilbidean zehar. Helburua? Gasteizko ikastetxe inguruko kutsadura maila ezagutzea eta mugikortasun jasangarriaren aldeko mezua zabaltzea.

Ekimenak “Ikastolara, kerik gabe!” leloa darama, eta ikasle, familia eta irakasleak gonbidatzen ditu kotxea etxean uztera eta bizikletaz edo patinetez ikastolara etortzera. Bizibusak bi puntutatik abiatuko dira goizeko 9etan:

  • Gustavo Doré errotonda
  • Gasteiz Hiribidea / Chile bidegorria

Bi ibilbideek bat egingo dute Jose Luis Gonzalo Bilbao plazan, 9:15ean, ikastolara elkarrekin iristeko. 

🍋🍸Plazan, indarrak berritzeko limonada goxoa edan ahal izango dugu eta  talde argazkia aterako dugu ekimenari ikusgarritasuna emateko.

📅 Airearen kutsadura neurtuko da igandean, irailak 21, eta astelehenean, irailak 22, bizibusaren ibilbidean zehar. Emaitzek lagunduko dute ikastolako ingurunea hobetzeko pausoak definitzen.

🟢 Mugikortasun jasangarria, komunitate aktiboa eta arnasa garbiagoa. Zatoz bizibusean eta izan aldaketaren parte!

🚴‍♀️🪧Animatu eta bizikleta apaindu bizibusa erakargarriago egiteko.