Whatsapp komunitatea

 

Kaixo!

Aurtengo (2025-2026) ikasturtetik aurrera, guraso-elkarteari buruzko komunikazioak bidaltzeko modua aldatuko dugu, informazioa hobeto antolatzeko eta familia guztiengana modu eraginkorragoan iristeko. Horretarako, WHATSAPP KOMUNITATE bat sortu dugu.

Nola funtzionatzen du?

Oraingoz, “Abisuak” izeneko hedapen-talde bakarra izango du. Komunitateko administratzaileek soilik bidali ahal izango dituzte mezuak talde horretan. Erabiltzaile gisa, mezuei erreakzioak eta erantzunak bidaltzeko aukera izango duzu.

Zer informazio iritsiko da kanal horretatik?

Orain arte whatsapp bidez jasotzen zenuen IGEaren informazio guztia komunitatearen bitartez iritsiko zaizu orain:
  • Goizeko Ludoteka
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Mendi irteerak
  • Ikastolako jaiak
  • Jolas-txokoak
  • Iraileko udalekuak
  • Smart Fun
  • etab.

Pribatutasunari buruzkoak

Erabiltzaile zaren aldetik, administratzaileen eta gordeta dituzun edo whatsapp talderen bat partekatzen duzuen kontaktuen telefono-zenbakia bakarrik ikusi ahal izango duzu.
 
Era berean, administratzaileek eta erregistratuta zenituen pertsona horiek bakarrik ikusi ahal izango dute zure telefono-zenbakia.
 

Nola batu naiteke komunitatera?

Geletako whatsapp taldeen bidez esteka bat bidaliko da. Komunitatearekin bat egin dezakezu esteka horretan klik eginez. Era berean, barruan zaudela, edozein unetan atera ahal izango zara komunitatetik, eta momentuan utziko diozu albisteak jasotzeari.

Informazio gehiagorako

Whatsapp komunitateei buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, webgune hau bisitatu dezakezu:: https://faq.whatsapp.com/495856382464992/?locale=es_la

Abendañoko IGEaren komunitateari buruzko edozein zalantza izanez gero, komunikazioa@abendanogurasoak.com helbidera bidal diezagukezu zure galdera.