Gaur ikastolara “bizibus”ez joan gara!

Kaixo!

Gaur goizean, eguna bizibusean hasi dugu: eskola-bide seguruak aldarrikatzeko ekimena. Ikastolara autorik gabe, kerik gabe, zaratarik gabe eta, jakina, modu seguru batean joateko eskubidea aldarrikatu nahi dugu ikastolara modu lasai, dibertigarrian eta lagunartean joan nahi dugulako.

Mugikortasunaren astearen barne eta autorik gabeko eguna ospatuz, “Al cole sin humos” ekimenak sustatutako bi ekimenekin bat egin dugu:

  1. Bizikleteroak eta conBici elkarteen laguntzarekin, airearen kalitatea neurtu dugu bi momentu ezberdinetan: atzo, igandea, eta gaur, astelehena, jaiegun batean eta trafiko handiagoa duen beste  astegun batean airearen kalitatearen arteko ezberdintasuana kontrastatu ahal izateko.
  2. Bizibus.  Lagunartean eta autorik gabe joan gara ikastolara; bizikletaz edo patinetez. Bi ibilbide izan ditugu: Zabalganatik abiatzen zen bata eta bestea, berriz, Gasteiz etorbidetik. Bi ibilbideek bat egin dute ikastola txikiaren aurreko plazan. Bertan, merezitako atsedentxoa egin dugu indarrak berreskuratzeko, limonada freskoa dastatzen genuen bitartean. Taldeko argazkia atera dugu eguna gogoratzeko ondoren eta azkenik, klasera beste edozein egunetan baino alaiago iritsi gara.

Parte-hartzea oso arrakastatsua izan da: familia askok bat egin dute eta giro onaz, kirolaz eta garraio iraunkorraz gozatu ahal izan dugu.

Eskerrik asko bizikletan etorri zareten guztioi!

Hurrengo bizibusa arte!