Lortu dugu! Udalak semaforoak jarriko ditu BEIaren bidegurutzean

🚦🚦Lortu dugu🚦🚦! 🥳

Egin dugun ahalegin guztiak merezi izan du!!!! Asko tematu ondoren, eta bizi-bus, semaforo-tailer eta manifestazioetan egindako mobilizazioei esker eta IGEak Udalarekin eta hainbat alderdi politikorekin egindako bilerei esker, ikastola aurreko BEIaren bidegurutzean semaforo tradizionalak jariiko dituzte. Eskerrik asko mobilizazioetan parte hartu duzuen guztioi!

Udalak semaforo arruntak jarriko ditu ikastola aurreko BEIren erreietan, baina, Udalak berak jakinarazi digunez, bai BEIk bai errei horretatik igarotzen diren gainerako autobusek lehentasuna izaten jarraituko dute.

IGEko Gure Bideak-eko batzordetik albistea ospatu nahi dugu aspaldi aldarrikatutako erreklamazioetako bat baita; semaforoek orain dagoen arriskugarritasuna murrizten laguntzea espero dugu. Egungo sistemak gaizki funtzionatzen zuen, eta ez zen batere argia egunero gurutzatzen duten ehunka haurrentzat.

Hala eta guztiz ere, ikastolako familiok ondo dakigu zein korapilatsua den bidegurutzea, eta agindutako semaforoak martxan jarri ondoren, neurri hori nahikoa den aztertuko dugu. IGEko Gure Bideak batzordeak ikastola inguruko segurtasuna hobetzeko lanean jarraituko du. Gure helburua gure seme-alaben autonomia sustatuko duen eskola-ingurune segurua lortzea da.

Zu ere aldaketaren parte izan nahi baduzu, idatz iezaguzu! Oraindik asko dago hobetzeko!

Laster arte!