Udalekuak: informazio praktikoa: zer eraman, ordutegiak, txangoak…

DESKARGATU PDFa

AURKEZPENA

Aurten, aurreko urtean bezala, Visiona Grupo enpresak Ikastolako udalekuez arduratuko da, bere soziokultural kudeaketa zailaren eskutik, “Kulturea”.

Ikastola bakoitzak koordinatzaile bat izango du eta begirale bakoitzak gehienez hamar ume izango ditu, Haur Hezkuntzan, eta hamaika Lehen Hezkuntzan. Begiraleek zein koordinatzaileek aisialdiko edota heziketako ikasketekin erlazionatutako titulua izango dute, irakasle ikasketak, pedagogía… eta euskara menperatuko dute.

Udalekuetako aurtengo gaia “Motxia Bidaiaria” izango da, misio dibertigarri proposamen zein sorpresa ugari emango dizkigu, egunero.

Umeen adina kontuan izanda sortuko dira taldeak, talde horietako ezaugarriak kontuan izango dira tailerrak egiterakoan. Horregatik, tailerrak ere moldatuko dira lehen ala haur hezkuntzari begira. Honekin lotuta, tailer ugariak, jolasak, eta bestelako talde-aktibitateak proposatuko ditugu. Jolasean baloreak sustatuko ditugu:

  • Autonomia pertsonala.
  • Taldeen harremanak sendotu eta errespetu-baloreak sustatzea.
  • Gizarte eta naturaren inguru ezagutza indartzea.
  • Balore-heziketa: bakea, elkartasuna, berdintasuna, ingurumenarekin zein gurea bezalakoa ez den kulturekin errespetagarritasuna bultzatzea.
  • Euskararen erabilera sustatzea.

GARRATSITSUA DEN INFORMAZIOA

Ekainaren 22tik uztailaren 14ra

ORDUTEGIA

  • HH Ikastola Txikia: 09:30-13:30
  • LH Ikastola Handia: 09:25 – 13:25
  • Goizeko zaintza: A partir de las 08:00 entrada flexible
  •  Jantokia/Comedor: Hasta las 15:00

SARRERA

Familiek haurrak sarreraraino lagunduko dituzte, haiek bere taldearekin elkartu ahal izateko. Talde bakoitzak bere kartela izango du.

BAIMENAK

Haurrak hartzeko baimenduta dauden pertsonak aldatu nahi baldin badira, aurretik komunikatu behar zaio koordinatzaileari. Horrela izan ezean, gurasoei deituko zaie baimena eskatzeko.

ZER ERAMAN BEHAR DA UDALEKUETARA

  • Egunero erosoa den arropa jantzi, eta behar bada eguzkiko krema eman.
  • Lehenengo egunean bainujantzia, eskuzapia, eta uretarako oinetakoak umeek eramango duten motxila barruan sartu. Motxila ikastolan geratuko da eta etxera soilik eramango da barruko gauzak erabiliz gero, bustita dagoen arropa zein eskuzapia garbitu ala lehortu ditzakezuen. Hala bada, hurrengo egunean berriz ekartzea eskertuko genizueke.
    • Motxila
    • Aldatzeko arropa
    • Bainujantzia
    • Eguzkiko krema
    • Uretarako oinetakoak
    • Ura edateko botila
  • LH/HHrentzat: Umearen nortasun-agiri tamainako argazkia ekartzea ongi legoke, (berdin dio paper arruntetan, koloretakoa ala zuri-beltza izatea) eguneroko jolasean erabiliko duten nortasun-agiria berezia sortzeko balioko zaigu argazkia.
  • Hamaiketakoa
  • Kamiseta zaharra edo amantala (eskulanak)
  • Medikamenduren bat hartzekotan, umeari emateko baimena ziurtagiria beharko genuke

Gogorarazten dizuegu ekarritako guztia umearen izenarekin markatuta egon behar dela.

TXANGOAK ETA JARDUERAK

Eguraldia zein den aktibitateen datak moldatuko dira. Hala ere, begiraleek halako irteeren programaketaren aldaketak behar den denboran jakinaraziko lizkiekete gurasoei.

Era berean, bestelako jolas eta aktibitateak eguraldiaren arabera programatuko dira. Aquaparty esate baterako, egunaz alda daitezke gauzatzen lortzeko. Horregatik, programaketan aldaketak izanez gero, hor agertzen diren jarduera eta ekitaldi guztiak gauzatzeko izango dira, eguraldiari begira.

Lehen Hezkuntza

  • Ekainak 27, asteartea, irteera. Autobus pribatuaren eskutik joango dira.
  • Uztailak 4, asteartea, irteera. Autobus pribatuaren eskutik joango dira.
  • Uztailak 11, asteartea, irteera. Autobus pribatuaren eskutik joango dira..
  • Ekainak 29, uztailak 6 eta 13, ostegunak. Gamarra-irteera autobus pribatuaren eskutik joango dira. Egun horietan umeak 17:00etan bueltatuko dira zein bere ikastolara. Norberak bere jateko eta edateko propioa eramango du.
  • Ekainak 30, Uztailak 7, 14, ostirala. Festa berezia (apar-festa, puzgarriak, aurpegi-makillajea, musika, jolasak, askari handia

Haur Hezkuntza

  • Ekainak 27, osteguna irteera. Autobus pribatuaren eskutik joango dira.
  • Uztailak 6, osteguna irteera. Autobus pribatuaren eskutik joango dira
  • Uztailak 13, osteguna irteera. Autobus pribatuaren eskutik joango dira
  • Gerta litezkeen irteerak, oinez, San martin parkera, jakin dezazuen.
  • Ekainak 30, Uztailak 7, 14, ostirala. Festa berezia Aquaparty/ur-festa (apar-festa, puzgarriak, aurpegi-makillajea, musika, jolasak … )

INFORMAZIOA

Udalekuak hasterakoan, familientzako webgunera igoko da: ordutegiak, programazioak, egitarauak, arauak, gomendioak, beharrezkoa izango den materiala, irteerak …

Begiraleak, egunero, gurasoek behar izango duten udalekuen gaineko edozein zalantza, informazioa eta abar jakinarazteko prest izango dira.

Egunero argazkiak aterako dira eta on line eskegiko dira. Senitartekoentzat sortutako blog pribatuan. Horrela, udalekuen garaipena jarraitzeko aukera izanez. Astero eguneratuko da. Hurrengo astearen hasieran .zip fitxategia kargatuko da aurreko asteko argazkiak deskargatu ahal izateko.

Eguzkirako txanoa emango zaie umeei eta kamiseta

JANTOKIA

Gaska enpresa arduratuko du. Bi eskoletan izango da, txikia zein handian. Menuak lehenengo eta bigarrengo platera, postrea, ogia eta botila bat ur izango ditu barne.

Jantokia 13:30etatik 15:00ak arte iraungo du. Baina irteera flexiblea da. Hau da norbaitek lehenago etorri nahi badu umeen bila aukera hori ere egon badago.

bazkal ostean etxera joateko ordua izan arte, Jantokian geratuko diren umeek aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute. Begiraleek material eta jolasak eskainiko dizkie.

Lehen aipatu den bezalaxe, Gamarra-irteera egingo den bakoitzean ume bakoitzak bere jateko eta edateko propioak eramango ditu motxila barruan.

Intolerantzia ala alergia pairatuz gero, mediku-txostena ekartzea ezinbestekoa izango da baita jarraitu beharreko tratamendua ere.