JANTOKI 2017/18: ARAUAK

Kaixo guztioi!
 
Mezu honen bidez jantokiari buruzko zenbait arau gogoratu nahi dizuegu:
 
  • MENU BEREZIAK:  48 ordu lehenago eskatu behar dira eta medikuaren ziurtagiria beharrezkoa da.
  • ALDAKETAK: Edozein aldaketa 24 ordu lehenago jakinarazi behar da.
  • HARREMANETAN JARTZEKO:
Bestalde, aste honetan zehar arazo batzuk sortu dira. Zerrendetan apuntatuta zeuden baino ume gehiago gelditu egin dira bazkaltzen eta, ondorioz, ez da janaria egon denontzat.
 
Jantokiko arduradunak egundoko ahaleginak egin behar izan ditu egunero konpontzeko eta enpresari ere kexak helarazi dizkio bere ardurazko beste kontuetan.
 
Garrantzitsua da bakoitzak bere ardura hartzea holakorik gerta ez dadin. Mesedez, serio eta errespetu handiz jokatu arauekin eta jantokiko langileen lanarekin, bestela zaila izango da gure umeak jantokian ondo izatea.
 
Zuen mezuak jaso egin ditugu eta horrek laguntzen digu denoi gauzak gero eta hobeto egiteko. Beraz, estimatu nahi dizuegu horretarako ezarritako bideak erabili dituzunoi.
 
Eskerrik asko!
 
JANTOKIKO BATZORDEA