Kaixo!
Aurten ere Ikasleen Familia Elkarteko (IFE) bazkideen kanpaina ireki dugu.
IFErik gabe ez litzateke egongo goizeko ludoteka, eskolaz kanpoko jarduerak, ekaineko jolas-txokoak, iraileko kanpalekuak, jolastokiko hobekuntzak, ikastolako liburutegia eta beste hainbat gauza. Kontsultatu hemen IFEak antolatzen duen guztia.
Iaz bazkide izan ez bazinen, eman izena botoi hau sakatuta:
Iaz bazkide izan bazinen:
- Ez duzu berriro izena eman beharrik. Bazkidetza berritu egingo dizugu, zure seme-alabak aurten ere ikastolan egonez gero (seme-alaben jaiotze-datarekin kalkulatuko dugu).
- Mezu bat jasoko duzu berritzearen berri emateko. Begiratu zure postontzian, eta jakinarazi ez baduzu jaso.
- Berritzea bertan behera utzi nahi baduzu, daturen bat aldatu edota posta jaso behar zenuela uste eta jaso ez baduzu, idatzi info@abendanogurasoak.com helbidera.
NORTZUK GARA
Familia elkartea zu bezalako familiok osatzen dugu; gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatea hobetu nahi dugun familiok. Gure denbora eta energia, norberak ahal duen neurrian, ematen dugun bolondresak gara.
Familia-elkartetik aktiboki parte hartzen dugu hezkuntza-komunitatearentzako jarduerak antolatzen eta Ikastolaren kudeaketan. Nahi dugun hezkuntza definitzen saiatzen gara eta sistema iristen ez den alderdiak (kulturala, gizatiarra, kirolekoa, ludikoa, jai-girokoa, etab.) osatzeko lan egiten dugu.
IFEaren finantziazio ekonomikoaren oinarri bazkideen kuotak, diru-laguntzak eta IFEAK eskaintzen dituen zerbitzuen ordainketak dira.
ZER ANTOLATZEN DUGU
Familia-elkarterik ez balego, ikastolak ez lituzke zerbitzu hauek izango:
- Goizeko ludoteka
- Eskolaz kanpoko jarduerak
- Iraileko udalekuak
- Ekaineko jolas txokoak
- Ikastolako jaia
- EMAIZEk ikasleei eskola-orduetan emandako hezkuntza afektibo-sexuala.
- Guraso eskola
- Txilin-txalanak aldizkaria
Horretaz guztiaz gain, urtez urte gure seme-alabek ordu ugari igarotzen dituzten ingurunea hobetzen saiatzen gara:
- Patioaren hobekuntzak (tipiak, bankuak, horma-irudiak, belar artifiziala)
- Eskola bide seguruak
- Jantokiaren ingurua hobetzea
- Diru-laguntzen kudeaketa
- Kirol-arroparen kudeaketa
- Baratzea
- Web orria
NOLA PARTE HARTU
Familia guztiak Familia Elkarteko bazkide egitera animatzen zaituztegu urteko kuota familiarra ordainduz. Urrian izaten da izen-ematea eta kuota urtean 40€koa da.
Parte hartzeko beste modu batzuk ere badituzu. Esate baterako, hilero egiten dugun bilerara joan zaitezke. Bilera horietan aztertzeke dauden gaiei buruz hitz egiten dugu, lana antolatzen dugu eta behar diren erabakiak hartzen ditugu. Gaur egun ditugun batzordeetan ere parte har dezakezu. Nahi baduzu, beste bilera batzuetan hitz egindakoa kontsultatu dezakezu.



