Urtero IGEk udaleku irekiak eta jolas txokoak antolatzen ditu ikastolan bertan. Jolas txokoak ekainean izan ohi dira ikasturtea bukatu eta jarraian. Martxoa inguruan ireki ohi da izena emateko epea.

Ekintza hauekin, seme-alabei egun batzuk beste haur batzuekin igarotzeko aukera eman nahi diegu. Batzuk gelakideak izango dira eta beste batzuk ez, baina guraso elkartetik aukera eman nahi dizuegu, uda honetan egun batzuez beste ume batzuekin batera euskaraz bizi eta jolasteko.

2022ko udalekuen informazioa.