Zer eraman iraileko udalekuetara

Familia agurgarriak:

 

Dakizuenez, iraileko udalekuetarako kobrantza uztailaren 28an egin zen.

Hau da behin betiko proposamena: (ADI: ordutegi-aldaketak).

 

Egonaldia irailaren 4tik 6ra

 

LH1, LH2, LH3: GRANJA ESCUELA BARATZE (Gautegiz-Arteaga, BIZKAIA)

  • Irteera: Irailak 4, astelehena: 9:00etan Ramón Rubial kaleko aparkalekua (Telefónica ondoan).
  • Itzulera: irailaren 6an, asteazkena: 16:30ean irteera leku berean.
  • Informazio gehiago

 

 ZER ERAMAN

    1. Gizarte Segurantzako txartela
    2. Pijama, lo-zakua edo izarak
    3. Norberaren garbitasunerako gauzak
    4. Txankletak, 2 bainujantzi eta hondartzarako toalla
    5. Barruko arropa eta galtzerdiak
    6. Prakak, kamisetak, jertsea eta kirol-zapatilak
    7. Euria edo uretarako oinetako egokiak (eguraldiaren arabera)
    8. Krema, eguzkitarako txapela eta igerilekuko txanoa
    9. Motxila txikia

 

LH4, LH5: ZUAZA 

  • Irteera: Irailak 4, astelehena: 9:30ean Ramón Rubial kaleko aparkalekua (Telefónica ondoan)
  • Itzulera: Irailak 6, asteazkena: 17: 00etan irteera leku berean.
  • Informazio gehiago

 

ZER ERAMAN

    1. Gizarte Segurantzako txartela
    2. Pijama, lo-zakua edo izarak
    3. Norberaren garbitasunerako gauzak
    4. Dutxarako eta/edo bainatzeko txankleta itxiak
    5. Bainujantziak eta hondartzako toalla
    6. Barruko arropa eta galtzerdiak
    7. Egunero erabiltzeko arropa: galtza luzeak, motzak, kamisetak, jertsea, kirol zapatilak
    8. Eurirako oinetako egokiak (eguraldiaren arabera)
    9. Krema, eguzkitarako txapela
    10. Motxila txikia
    11. Linterna