Berriak

Mugikorraren erabilera osasungarria (Ekainaren 3an)

Egun on guztioi!
Ekainaren 3an, astelehenean, “Mugikorraren erabilera osasungarria” ikastaroaren azken saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Oraingoan, familiek aurreko saioetan egindako akordioa aurkeztuko dizuegu. Akordio hori gure elkarlanaren emaitza da. Institutura joaterakoan, besteak beste, gailu bat ematea erabakitzen duzuen familientzat mugikorra modu osasungarrian erabiltzeko, laguntza izango da. Ekainaren 3an, astelehenean, 15:30ean elkar ikusiko dugu

Txagoko jaiak

Txagoko jaiak. Kirol eguna eta “Indakeriak kirolean” mahai iniguruan parte hartzeko gonbidapena.

Mendira irteera (maiatzak 18, larunbata)

Hemen gaude berriro! Abendaño Mendi Taldearen irteerak bueltan dira. 2023-24 ikasturteko 1. txangoa aurkezten dizuegu. Ziklo berri honekin hasteko, maiatzaren 18an, ibilbide zirkular, erraz eta polita egingo dugu Uribarri Ganboako urtegitik gertu dauden muinoetan barrena. Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, galderak, iradokizunak eta argazkiak gustura jasoko ditugu. Gogoratu Mendi Taldea ikastolako beste familia batzuekin batera familian egiteko jarduera dela. Parte hartzeko, honako fitxa honi baimena eman behar diozue.

Arazoak IFEko formularioekin?

IFEko jardueren formularioak bete ahal izateko ikastolako zure familia-posta erregistratuta egon behar du. Kontu horrekin identifikatuta egon behar duzu   Errorea, erregistratutako familia-kontua ez den kontu batekin sartzen bazara.   …