Familia agurgarriak,
SmartFun proiektuaren aurrerapenak zuekin partekatu nahi ditugu IGEko partaideok. Ikasturte honetan, proiektuaren helburua seme-alaben smartphone-en erabilera osasungarria sustatzea izan da. Horretarako, familiak eta irakasleak aktiboki inplikatu ditugu.
Aurten, 4 saio egin ditugu, eta, horietan, teknologia mugikorraren erabilera arduratsuaren hainbat alderdi jorratu ditugu. Hezkuntza- eta prestakuntza-jardueren bidez, elkarrekin ikasi dugu, eta smartphoneak modu kontzientean eta arduratsuan nola erabili hausnartu dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu eta lagundu duten familia guztiei.
Gogoratu datorren ikasturtean ere lanean jarraituko dugula, hileko lehen astelehenean, 15:30ean, Maribi Aretoan
Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Akordioa.eus