Kaixo!
Aurten ere Ikasleen Familia Elkarteko (IFE) bazkideen kanpaina ireki dugu.
IFErik gabe ez litzateke egongo goizeko ludoteka, eskolaz kanpoko jarduerak, ekaineko jolas-txokoak, iraileko kanpalekuak, jolastokiko hobekuntzak, ikastolako liburutegia eta beste hainbat gauza. Kontsultatu hemen IFEak antolatzen duen guztia.
Halaber, antolatzen diren jardueren antolakuntzan parte hartzera animatzen zaitugu! Denon arteko lana errazago gertatzen da.
Iaz bazkide izan ez bazinen, eman izena botoi hau sakatuta:
Iaz bazkide izan bazinen:
- Ez duzu berriro izena eman beharrik. Bazkidetza berritu egingo dizugu, zure seme-alabak aurten ere ikastolan egonez gero (seme-alaben jaiotze-datarekin kalkulatuko dugu).
- Mezu bat jasoko duzu berritzearen berri emateko. Begiratu zure postontzian, eta jakinarazi ez baduzu jaso.
- Berritzea bertan behera utzi nahi baduzu, daturen bat aldatu edota posta jaso behar zenuela uste eta jaso ez baduzu, idatzi info@abendanogurasoak.com helbidera.



