Kaixo familiak,
Urtero bezala, 2026/27 ikasturterako, eskolaz kanpoko jardueren eskaintza aurkezten dizuegu.
📢Adi! Izen-emate epea zabalik maiatzaren 13tik 24ra.
Aurreko ikasturtean bezala gure seme-alabei zuzendutako proposamen honen helburua beren kultura eta kirol interesak osatzen dituzten beste jarduera batzuk ezagutzea da, eskolaz kanpoko ordutegian eta batez ere ikastetxean (edo gertuko kirol-instalazioetan).
Halaber, gure ikastolak bere heziketa helburua bete dezan nahi badugu, beharrezkoa da gure umeek eskolan pasatzen duten ordu kopurua mugatzea. Begirunez jokatu gure seme-alabekin eta, mesedez, EZ ERABILI EGUN BEREAN ondoko zerbitzuetatik bi baino gehiago: goizeko ludoteka, jantokia edo eskolaz kanpoko jarduerak.
Ekintzen eskaintza
26_27 Eskolaz kanpoko ekintzak V2Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintzaren PDFa deskargatu
Ekintzen deskribapena
26_27 Informazio liburuxka V2Eskolaz kanpoko ekintzen informazioaren PDFa deskargatu

