Emaize: Sexu-hezkuntza integrala

Aste hauetan zehar, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era bitarteko ikasleak EMAIZEren prestakuntzarekin dabiltza. Sexu-hezkuntza integraleko prestakuntza da, pertsona eta sexualitatearen alderdi positibo guztiak ardatz dituen hezkuntza-ikuspegia duena.

Prestakuntza garrantzitsua da; eskola-orduetan ematen da eta ezinezkoa gertatuko litzateke IGEak % 100ean ekonomikoki finantzatuko ez balu.

Joan den asteartean, gurasoentzako jardunaldi bat izan zen ere. Bertan, ikasturte bakoitzeko prestakuntzen helburu orokor eta zehatzak azaltzeaz gain, gaiari buruz hausnartzera, eztabaidatzera eta gure kezkak azaltzera gonbidatu gintuzten. Primeran egon zen! Ez kezkatu ezin izan bazenuen joan beste bat egongo da ikasleek prestakuntzarekin amaitzen dutenean!

Hona hemen ikastaro bakoitzaren helburu orokorrak eta espezifikoak.

HELBURU OROKORRAK
  • Gizon eta emakume izateko moduetan dagoen aniztasunaz kontzientziatzea, maskulinitate- eta feminitate-eredu zurrunei men egin gabe.
  • Gorputzaren aniztasuna ezagutzea eta onartzea edertasun-ereduetatik haratago.
  • Aniztasun erotikoarekiko errespetua sustatzea, pertsona bakoitzak berariazko gustu, nahi eta berezitasunak dituela ulertuta.
  • Norberaren desirekin konektatzeko eta partekatutako harreman erotikoetan nagusi den eredu koito-genitaletik irteteko tresnak eskaintzea.
  • Haur eta gazteei giza harreman onuragarriak ezartzeko baliabideak ematea, errespetuan eta tratu onetan oinarrituta, espazio digitalak kontuan hartuta.
  • Epaiketarik gabeko giro askean oinarrituta, giro lasaia eta atsegina sortzea, aniztasuna entzun eta errespetatzekoa.
HELBURUAK IKASTAROKA