Eskolaz kanpoko erakustaldiak

Kaixo familiak!

Ikasturtea bukatzear dago eta eskolaz kanpoko ekintzetan egin duguna erakutsi nahi dizuegu. Ostegunean hasita ekintzetako erakusketak eta ate irekiak izango dira. Etorri zaitezte ikustera eta parte hartzera!

Eta adi egon, laister aterako dugu hurrengo urterako eskaintza eta datorren astean izango dira izen-emateak.

Ikastolaren jaia! (ekainaren 16an)

Badator ikastolaren festa! Aurten ozeanoak izango dira gaiak. Gymkana, tailerrak, puzgarriak, musika, desfileak, txostena. Ekainaren 16an, ostirala, izango da 15: 00etatik 21: 00etara. Mozorrotuta etor zaitezke! Zure zain gaude.

Udeberri festa

Udaberri festak arrakasta handia izan zuen! Aurreko ostiralean, maiatzak 5, jende pila bat elkartu ginen, eta aurpegiak margotu eta txokolatezko ogitartekoak jateaz gain, Guraso Elkarteko batzordeak zeintzuk diren eta bakoitzean zer egiten dugun azaldu genuen. Parte hartzeko gogoz geratu bazinen, idatzi ampa@abendanogurasoak.com helbidera.