Eskola kanpoko jardueren bilerak (ostirala, irailak 29)

Familia agurgarriak:

Eskolaz kanpoko jardueren bilerak iraileko azken OSTIRALEAN egingo dira, hain zuzen: irailak 29an.

OSO GARRANTZITSUA DA BILERETARA JOATEA, bertan erabakitzen baitira funtzionamenduaren xehetasunak, ordutegiak, gelen banaketak, datuen baieztapena, zerrendak eta abar

Agertzen ez denak bertan onartutakoa errespetatu beharko du.

EZIN BADA JOAN, ORDEZKARI BAT IZENDATU AHAL DA.

Ikastaro guztiek ama edo aita arduraduna izan behar dute. ARDURADUNA BILERAN BERTAN AUKERATUKO DA. Arduradunik ez badago ekintza bertan behera geratzeko aukera egongo da da.

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik.