- Deitzailea: IGEko lehendakaria / Maider Belloso
- Lekua: Ikastola Abendaño, Maribi aretoa
- Gaia: IGEko juntakideen bilera
- Data: 27/01/2025 15:10 – 16:30
Bertaratutakoak
- Marta López /Idazkaria
- Hebe Gonzalez Lasa/ Lehendakari-ordea
- Nahia Hualde Iparragirre
- Cristina Carmona
- Nico Gutierrez
- Zaida Pescador
- Iñaki Maestro
- Leticia Baceiredo
- Amaia Alonso
- Rakel Borrega
- Elisabet Rodriguez
- Miren Urrutxi
- Estrella Pérez
- Idoia Ibañez
- Diego Apellániz
- Ziortza Guinea
- Amaia Andrade
GAI ZERRENDA
- Batzorde bakoitzaren aurreikuspen ekonomikoa.
- Batzorde desberdinetako informazioak: EMAIZE ko formazioa eta patio batzordeko berriak.
- Ikastolako kirol arropa.
- Galde-eskeak.
Batzorde bakoitzaren aurreikuspen ekonomikoa.
Batzorde bakoitzak zein gastu izango zuen aurreikusteko asmoarekin batzorde ezberdinei eskatu zaie. Informazio gehiena jasota dago, baina batzorde batzuek ez dute informazioa pasa. Orain, diruzainarekin batera, baloratuko da zenbat diru eta zein modutan eman dakiokeen batzorde bakoitzari, gastu operatiboetarako, hurrengo berezitasunak kontuan izanik:
Eskolaz kanpoko ekintzak eta Jolas Txokoak: jardueraren kostua egokitu egiten da jarduera horiek kuotarekin eta dirulaguntzekin autofinantza daitezen.
Goizeko zaintza, mendi taldea, familien eskola eta beste batzorde batzuek behar zehatzak adierazi dituzte (ekintzak aurrera eramateko materialak).
Iraileko udalekuen berririk ez daukagu. IGEko ordezkari batek aurreko batzordekideei galdetzeko ardura hartu du.
Ezohiko gastuak juntako bileran onartu beharko dira, orain arte bezala.
Batzorde desberdinetako informazioak. EMAIZE.
Hezkuntza afektibo sexuala 3, 4, 5, eta 6. mailetan hasi aurretik familientzako formazioa egingo da. Urtarrilak 30ean izango da, ikastola handiko Maribi aretoan, 15:45etatik 16:45etara. Umeekin egon eta gero egingo den famillientzako tailerraren data zehazteko dago.
Batzorde ezberdinetako informazioak: Patio Batzordeko berriak.
Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso dugu, eta, diru horrekin, honako esku-hartze hauek egingo ditugu:
- Belar artifizialeko eremua handitzea.
- Oreka-egitura homologatua jartzea.
- Sobratzen den belar artifiziala parterrean kokatuko da.
Rokodromoa:
- IGEaren diruarekin segurtasun-zorua jarriko da eskalada-eremua kanpoaldean montatzeko.
- Dagoeneko ditugun presak auzolanean jarri beharko dira. Horretarako ikastolako eskalatzaileak kontaktatu behar ditugu “aditu” talde bat sortzeko eta prozesua lideratzeko.
Ikastolak beste bi mahai jarriko ditu patioan. Aurreko bileran esan ziguten irakasleen jolastokiko batzordea parterre eremua hobetzeko lanean ari dela.
Patioko batzordetik hainbat komunikazio egingo dira: dirulaguntza eman digutela, auzolana egin beharko dela eskalada zonaldea bukatzeko eta mahaiak jartzeko eta bide batez komunikatuko dugu jendea behar dugula patio batzordean sartzeko.
Ikastolako kirol arropa eta beste materialak.
Eskolaz kanpoko materiala berritzeko beharra dago. Bilera bat egingo da ikastolarekin, gorputz-hezkuntzako eta eskolaz kanpoko materiala kudeatzeko moduari buruz hitz egiteko, bereizita edo batera, eta elkarrekin bada, nork erosten duen erabakitzeko, nola kudeatzen den, non gordetzen den…
Ikastolako kirol-arropa. Aurreko ikasturteko prozedura berbera errepikatuko da. Idotaniko-k aurrekontua batzarreko taldeari pasako dio, eskaerak web orriaren bidez egingo dira eta banaketa ikastolan egingo da bi egunez gimnasioko atean. Banaketa egiteko boluntarioak beharko dira.
Bigarren enpresa bati aurrekontua eskatzea apoposa litzatekeela aipatu da.
Galde-eskeak
- Diruzainak lortu du Laboral-eko komisionak merketzea. Urtero errebisatzen den gai bat denez datozen ikasturterako adi egon beharko gara.
- Salburuan eskolako jantokia aldatzeko eta eskolatik gertuago bazkaria egiten duen sukaldaritza eredu berri bat sortzeko bidean daude eta gure eskolan ere bertako eredua jarraitzeko aukera aztertu nahi dute hainbat familiek. Horretarako IGEaren baitan Jantoki batzorde bat sortzea proposatzen da. Lehenik eta behin, ikastolako zuzendaritzari komunikatuko zaio ekimen hau martxan jartzeko gure asmoa. Bestalde, ekimen hau abian jarri duten pertsonak zuzendaritzarekin harremanetan jarriko ditugu haiek hobeto azaldu dezaten ideia. Ondoren, batzorde berri hau sortzeko interesa duen jendea bilatuko dugu, komunikazio taldearen bitartez. Horrez gain, email korporatiboa sortu beharko zaie. Azkenik, batzorde berria aurrera ateratzen bada, maiatzean, juntaren berriztapena egiten denean, batzorde horretako kide bat juntakide izendatuko da.
- Denon Eskolako azken juntako berriak: Raquel, Hezkidetza Batzordeko kidea, Abendañoko Guraso Elkartearen ordezkari gisa Denon Eskolako juntan sartu da. Urtarrilean 23an Denon Eskolako junta bilera egin zen eta Rakelek bertan aipatutako gaien laburpena ekarri zigun:
-
- Ekainak 1ean Euskal Eskola Publikoaren jaia egingo da. Iraide da Denon Eskolan kontu hori daraman arduraduna.
- Beste eskola askotako IGEetan batzorde espezifiko bat osatzen ari dira behar bereziak dituzten haurren arretarako. Gure kasuan, behar berezietako haurrek IGEaren jarduera guztietan parte hartzeko aukera dutela azpimarratu da. Eta horretarako, monitore espezifikoak kontratatzen direla.
- Otsailak 7an Hezkuntza-Komunitatearen parte-hartze prozesuen inguruko jardunaldi bat antolatu da Salburuako gizarte etxean, horren baitan Jordi Collet soziologoaren hitzaldia egongo da, besteak beste.
- Mendi taldea: Hurrengo irteera martxoaren 23an egingo da. Kurtso amaierakoa ekainaren 1ean egiteko asmoa zuten, baina Euskal Eskola Publikoaren festaren egun berdina dela ikusita, birplanteatu egingo dute, eta agian dataz aldatuko dute.
- Siesta 3 urte: OMR bileran klaustro eta zuzendaritzak azaldu zuen zergatik ikusten duten bideraezina 3 urteko gelan siesta egitea. Hala ere, 2 urteko zenbait familia zuzendaritzarekin biltzekoak dira gaiaren inguruan aukera guztiak aztertzeko asmoz.