Azalpena

Guraso-elkarteak 2020ko ekainaren 3an egindako batzarrean, bertaratutakoen artean egindako bozketaren bidez, erabaki zen: eskolaz kanpoko kuoten eta goizeko zaintzaren zati proportzionalak ez itzultzea, zerbitzu horiengatik aldez aurretik ordaindu zuten familiei. Irabazi-asmorik gabeko elkartea garenez, soberakin hori ikastolaren hobekuntza obra anitzetara bideratuko da, hala nola, jangela zaharraren intsonorizaziora, bi ikastoletan rokodromoak jartzera edota helburu hezitzaileak dituzten hainbat proiektutara .
Ekainaren 19an, Ohiko Batzar Nagusian, gai hori sakonduko da.