Hitzaldia: Hezkuntza eta generoa. Nola hezten dugu eguneroko bizitzan?

Hezkuntza eta generoa. Nola hezten dugu eguneroko bizitzan?

Amelia Barquín (Mondragon Unibertsitatea)

Abendatoki egitasmoak ez du atsedenik hartzen, eta Abendañoko Gurasoen elkarte osoaren laguntzaz, beste behin ere, egitasmoa ia ixteko unearekin batera, gonbidapena egiten dizue gure Abendaño ikastolan Amelia Barquin pedagogo gasteiztarrak egingo duen hitzaldira.

Ameliak, diskurtso integratzailearen bitartez, hezkidetza, genero eta aniztasuna bezalako kontzeptuetan barrena gidatuko gaitu, gure seme-alaben hezkuntzan kontzeptu horiek dituzten garrantzia eta eragina balioesten laguntzeko.

Oraingo honetan hitzaldia gurasoei eta irakasleei zuzenduta dago, baina edozein pertsona interesatu (ikasleak, aiton-amonak, etab.) ongi etorri izango da, jakina.

Eguna: 2018ko apirilak 12
Ordua: 17:30
Tokia: Abendaño ikastola (aretoa egun batzuk lehenago baieztatuko da)
Izenemateak: etor daitekeen jende kopuruaren aurreikuspena izateko eta horrela aretoaren tamaina hobeto kalkulatzearren, mesedez, honako izenemate-orria betetzeko eskatzen dizuegu: Izenemateko orrian zuek emandako datuak zuekin 12a baino lehenago harremanetan jartzeko aprobetxatuko ditugu.

Edukia

  • Hezkidetza: berdintasuna, aniztasuna eta askatasuna.
  • Zer da generoa? Nola eraikitzen da? Zein da hezitzaileen zeregina? Zein kontzientzia mailarekin funtzionatzen dugu?
  • Nola hezten dugu eskolan eta familian? Berdin tratatzen al ditugu neskak eta mutilak? Zeintzuk dira ezberdintzen dituzten alderdiak? Zergatik?
  • Aniztasun afektibo-sexualaren esparruan, zeintzuk dira markatutako bideak eta nola jokatzen dugu bide horiei jarraitzen ez dieten umeekin?
  • Zeintzuk dira gure zalantzak, zailtasunak eta erronkak hezitzaile gisa? Ze alderdi dira garrantzitsuak?

Hitzaldiaren metodologia

Saioa dinamikoa izango da. Irakasleak azalpena emango du eta espazioa eskainiko da bertako edozeinek parte har dezan azalpenaldian eta azalpena amaitu ondoren. Eskolako errealitateko eguneroko kasu eta egoerak aztertuko dira.