ZURE PAUSOAK, GUZTION BIDEAK

Azken hilabeteetan bizi izan dugun salbuespenezko egoera dela eta, eta normaltasun berria deritzon horretan bizitzea eskatzen duten jarraibide berriei aurre egiteko, Abendaño Ikastolako Abendatoki Batzordetik ezinbestekotzat jotzen dugu Denon Eskolak eta Ehigek planteatutako proposamenekin bat egitea, 2019-2020 ikasturtearen azken tartea eta datorren 2020-2021 ikasturteari begira, funtsezko sei zutabetan oinarrituta.

Sentitutako beharrek, taldean partekatutako gogoetek eta sentsazioek egoera hori agerian utziko duen ekintza zehatz eta erraz bat sortzera eraman gaituzte.

Agertoki berri bat ireki zaigu, non familiek eta, batez ere, haurrek guztiz babestuta egon behar duten. Horregatik, oina kanpainaren funtsezko tresna gisa hartzeko ideia bururatu zaigu. Bidea zalantzazkoa da, baina oin askoren babesarekin egin nahi dugu. Oin bakoitza bakarra, anitza eta ezinbestekoa da oinarri gisa ibiltzeko.

Etorkizunari aurre egiteko bizi izandakoari buruzko hausnarketa sakona egitea, hezkuntza publikoa ikaskuntza eraldatzaile, jasangarri, ekitatibo eta kalitatezkoekin nola eutsi jakiteko, behar diren baliabideez hornitzeko, eta horrek hezkuntza-komunitate guztietan eragina izateko, premiazkoa eta lehentasunezkoa da.

Familiei, GE-ei, hezkuntza-komunitateari eta gizarte-eragileei dei egiten diegu “ZURE PAUSOAK, GUZTION BIDEAK” kanpainarekin bat egiteko, hezkuntzari dagokion lekua itzultzeko.

NOLA?: Oin bat marraztuz (edozein formatu, forma, kolore, etab.), margotu, apaindu eta Abendaño Ikastolako burdin hesitik zintzilikatuz.
NON?: Abendaño Ikastolako (Handian-LH) hesiaren gainean. (Mexico Kalea, 9, 01009 Gasteiz, Araba). Baita ere sare sozialetan, hashtagarekin: #zurepausoakguztionbideak.
NOIZ?: Ekainaren 19tik 28ra.

Kanpaina hurrengo sutabe hauetan dago oinarrituta:

  1. 2019-2020 ikasturtearen amaierako ebaluazioa eta 2020-2021 ikasturteko beharren diagnostikoa.
  2. 2020-2021 ikasturterako inbertsioak baliabide berrietan.
  3. Agertoki guztiak planifikatzea.
  4. Prestakuntza emozionala, digitala eta linguistikoa sustatzea.
  5. Zentroetan osasun-prebentzioko neurriak betetzeko baliabideak.
  6. Hezkuntza espazio berriak eta azpiegitura berrietan inbertsioak egitea.

Bat egin kanpainarekin “ZURE PAUSOAK, GUZTION BIDEAK”!

Bide honetarako zure oina beharrezkoa da eta!

Abendaño Ikastolako ekintza hau irailera begira beste ikastetxe batzuek parte hartzeko asmoarekin sortzen
da.

Abendaño Ikastolako GEko Abendatoki Batzordea
www.abendanogurasoak.com
Kontaktua: abendatoki@abendanogurasoak.com