Valentziara bidaliko den material didaktikoa erosteko dirua biltzeko festa solidarioa

Ostiral honetan, azaroak 29, DANAk suntsitutako eskolentzat dirua biltzeko festa bat ospatuko da eskola haundian.
 
Hiru tailer egingo dituzte, txokolate berozko txozna bat egongo da familiek ekarritako bizkotxoekin, eta, amaitzeko, hainbat irakasle furgo batean muntatu eta materiala Valentziara eramango dute. Klaustroak erositako materiala gehi bildutako jostailuak.
 
Bildutako dirua FEVADISentzat (Federación Valenciana de personas con discapacidad intelectual) eta FAMPArentzat (Valentziako Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioa) materiala erosteko erabiliko da. Material horiek Cayperen bidez bidaliko dituzte datozen asteetan.