Udalekuak 2022

Hemen daukazue 2022ko udalekuei buruzko informazio orokorra

Ikastola txikirako sarbideak (09:30etan):
  • 3 urte: ate berdea
  • 4 urte: ate berdearen ondoko atea
  • 5 urte: Adriano VI
Ate bakoitzean bakoitzari dagozkion monitoreak egongo dira zain. 
Zaintzara doazenak, berdin dio adina, ate berdetik sartuko dira. 
 
Ikastola handirako sarbideak (09:25etan): 
Denak Beato Tomás de Zumarragako atetik sartuko dira; bertan egongo den koordinatzaileak nora jo azalduko die. 
Zaintzara doazenak Beatotik sartuko dira eta frontoira joan beharko dute.
 
 
Jantokian geratzen direnenentzako ekaineko menuak eta uztaileko menuak