Badator Txagotu! 2025 auzo eguna! (Martxoak 15, larunbata)

Umeen txokoak, erraldoiak, kalejira, bazkaria… eta, arratsaldean… edari eskaintza, poteoa eta kontzertua!

Auzokideekin egun paregabe bat igarotzeko beste aitzakiarik behar al duzu? Zatoz! Komunitatea eraikitzen jarraitu nahi dugu.

Guztion artean. Zuk hortik, nik hemendik. Bakoitza bere kezka eta problematikekin, bai. Baina elkarrekin: elkartasunean, berdinen arteko zaintzan. Horixe da Txagotu!

Ezin duzu galdu! Gora auzoa eta gora gu!