“HERIOTZA ETA DOLUA NATURALTASUNEZ LANTZEKO TRESNAK” TAILERRA.

Kaixo familiak!!

AMPAtik dolua egiteko tailer oso berezi batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, maite dugun pertsona baten galeraren aurrean tresna terapeutiko eta baliotsua den aldetik. Tailerra Elena Subijanak dinamizatuko du, dueluetan (eta bikote hausturetan) aditua den psikologo eta psikoterapeutak.

Dolua galera afektibo baten aurrean espero daitekeen erreakzio normal gisa definitzen da. Egokitzapen- eta emozio-prozesu bat da, eta ez da soilik hurbileko pertsonen galeraren aurrean gertatzen, baizik eta harreman baten hausturaren, osasun-aldaketaren, erretiroaren, lan baten galeraren edo bizileku-aldaketaren moduko egoeren aurrean ere gerta daiteke; hau da, pertsonaren bizitzan bat-bateko aldaketa jakin batzuen ondorioz gertatzen da. “

Tailerrari eta izena emateko fitxari buruzko datuak eransten dizkizuegu eta  nahitaez bete behar baita parte hartzeko. Formatua online izango da, “Meet” plataformaren bidez.

Izena emateko epea datorren igandean, apirilaren 30an, 17:00etan izango da.

Data eta ordutegia:

Asteazkena, 2021eko maiatzaren 5a – 17:00etatik 19:00etara.

Edukia:

  • Seme-alabekiko heriotza eta dolua lantzeko jarraibideak
  • Gai horiei buruz dramatismorik gabe hitz egin ahal izateko tresnak.
  • Asaldura emozionalen funtzioa azaltzea.
  • Gaiari buruzko ipuinak eta liburuak biltzen dituen bibliografiaren zerrenda.

Jarduera doakoa da eta, hasieran esan dugun bezala, AMPAtik antolatu du. Beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu!