Zibersegurtasunan taillera

Zibersegurtasuna

Gurasoentzako taillerrak 4 ordu // 2 saio

Parte-hartzeko jakin beharrekoak:

  • Ikastaroa Abendaño Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei dago zuzenduta.
  • Tailer bakoitzeko, gehienez 15 lagun, beraz, ezinebestekoa da aurretik izena ematea. Bete ezazu ORRI HAU azaroaren 1ean baino lehen (asteazkena). Murriztapen hori dela eta, ikastaroa hasi baino lehen abisatuko dizuegu. Toki baino eskaera gehiago jasoz gero, ikasturtean zehar tailer gehiago antolatu ahal izango dira.
  • Bi saio izango dira, azaroaren 7an eta 14an, 17:15etatik 19:15arte.
  • Tokia: Abendaño Ikastola
  • Interesatuta bazaudete, baina ordutegia dela-eta ezin bazarete etorri, zuen iradokizunak izena-emate orrian guri jakinarazi.
  • Ikastaroa doakoa da. Ikastolako gurasoen elkarteak antolatzen du. Oraindik ere kidea ez bazara, gogoratzen dizugu orri honen bitartez alta eman ahal duzula.

Tailerraren ezaugarriak:

Helburuak:

  • Sarearen erabilera desegokiak dakarren arrisku nagusiak ezagutzea.
  • Arrisku hauek gutxiagotzeko oinarrizko nabigazio jarraibideak ematea.
  • Seguratasuna urratzen den zenbait egoeren aurrean nola aurre egin ikastea.

Edukiak:

  • Modu ziur batean nabigatzeko jarraibideak
  • Gailu mugikorren itxuratze seguroak.
  • Pribatasunaren kudeaketa sarean.