Tailerra: Familiartean hitzarmenak ezartzearen artea

Kaixo, familiak!

Berriz ere zuekin gaude, tailer berri batean parte hartzera gonbidatzeko. Programa hori
Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea hezkuntza-programaren barruan dago, eta
“FAMILIARTEAN HITZARMENAK EZARTZEAREN ARTEA” du izena. Hona hemen
informazio gehiago:

Deskribapena: gurasoei zuzendutako tailerra da, seme-alabekiko bizikidetzaz eta
komunikazioaz hitz egiteko. Honako gai hauek landuko dira:

  • Tirabirak gure seme alabekin ditugun eguneroko harremanetan.
  • Nola kudeatu gatazka: negoziazioa.
  • Bitartekaritza alternatiba gisa.

Non: Erlijio edo Hipi gelatan(zehaztu gabe)

Datak eta ordua: Martxoaren 29 eta 30ean eta apirilak 5ean, arratsaldeko 3retatik 5ak
arte.

Metodologia: Taldekoa eta parte-hartzailea izango da.

Helburuak:

  • Gurasoak motibatzea seme-alabekiko bizikidetzan sortzen diren tirabirak
    elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzeko.
  • Gurasoen eta seme-alaben arteko bizikidetzarekin eta komunikazioarekin lotutako
    alderdiak aztertzea.
  • Familiaren balio positiboak ikustea orokorrean eta baita seme-alabenak zehazki.
  • Familiako kideei negoziaziorako eta gatazkak konpontzeko tresnak ematea.