Tailerra: Maitasuna umorez (maiatzak 23, 24 eta 25. Arratsaldeko 3retatik 5etara.)

Kaixo, familiak!

Beste tailer berri bat gure ikastolara iristear dago eta horren partaide egin nahi zaituztegu. Horregatik, beherago ematen dizuegu informazioa. Esan behar dizuegu, halaber, ikastetxeak eskainitako beste formazio batzuk bezala, hau ere Gasteiz Hiri Hezitzailea hezkuntza-programaren barruan dagoela, eta “MAITASUNA UMOREZ” izena du.

Deskribapena: gurasoei zuzendutako tailer praktikoa, seme-alaben hezkuntzarako lasaitasuna eta autokontrola abiapuntuak hartzen lagunduko diena. Umorea nola erabili izango da erronka, gurasotasun positiboa eta seme-alabekin lotura afektibo sendoak sustatzeko tresna eraginkorra.

Eguneroko presak, betebeharrak eta zailtasunak direla eta, irribarrea gal dezakegu eta harresi emozional bat altxa dezakegu gure seme-alaben eta gure artean.

Non: erlijio-gela edo Hipi (zehazteke)
Eguna eta ordua: maiatzak 23, 24 eta 25. Arratsaldeko 3retatik 5etara. Ez da beharrezkoa izena ematea.
Metodologia: talde lana eta parte-hartzailea izango da.
Helburuak: Gurasotasun positiboa bultzatzea, barrea tentsioak jaisteko tresna gisa erabiltzen ikasiz eta familian barre egiten ikasiz, lotura afektiboak sendotzeko.