Iaz, Ikastolaren “Mugikorra Erabiltzeko Akordio Osasungarria” egitea izan zen gure lorpen esanguratsuena, gailu mugikorrak segurtasunez eta orekaz erabiltzeko jardunbide eta gomendio onenak biltzen dituen dokumentua, alegia.
Halere, aurten ere, dagoeneko, 3 saio jorratu ditugu ikastolan: Urrian, ikastolaren laguntzari esker, etxeetan mugikorren erabilera osasungarriaren gaia lantzeko saioan parte hartu genuen “Har ezazu kontrola!” lelopean; urriko saioan, aldiz, etxeetan mugikorren Erabilera osasungarria landu genuen; azaroan, ASAJER elkarteari esker, aro digitalean autoestimua eta segurtasuna; eta, azkenik, urteari amaiera emateko, abenduan, ASAJER elkarteak berriro lagunduta, gailu digitalen erabilera arduratsua lantzeko tresnak zehaztu ditugu.
2025 ikasturtean, ekimen berriak jarri nahi ditugu martxan: Azpimarragarrienak izango dira “Altxa Burua” mugimenduarekin indarrak batzea eta familiek 12 urtetik beherakoei mugikorrik ez emateko konpromisoa hartzea.
Beraz, badaukagu erronka mahai gainean, eta partehartzea kontuan hartuta, familia askoren ardura dela argi dago. Beraz, gonbidatuta zaudete, gurekin ardurak partekatzera edota lantzeko eremuak proposatzera. Gogoratu, indarrak batuta emaitza hobeak lortuko ditugu.
Gure Telegram SmartFunAbendaño kanalean gai honi buruzko berriak jasotzera animatzen zaituztegu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu eta lagundu duten familia guztiei.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!