JOLAS TXOKOAK: AZKEN BERRIAK

Kaixo, familiak:

Laster iritsiko zaigu 2018ko Jolasen Txokoen hasiera, eta txoko horiek zuzen erabiltzeko kontuan hartzeko hainbat informazio jakinarazi nahi dizuegu.

Erantsitako hainbat artxibotan bidaliko dizkizuegu, bai joan zen maiatzaren 31ko biltzarrean parte hartutakoei emandako informazioa, baita jantokiko erabiltzaileentzako menuak ere.

Jolas-txokoak irauten duten artean bakarrik bi ate irekiko dira: Mauro Ortiz de Urbina kaleko atea ikastola txikian, eta Tomas Zumarraga dohatsuaren kalekoa ikastola handian.

Lehenengo bi egunetan ikastola txikian eraikin handia erabiliko da, baina ekainaren 27ko asteazkenetik aurrera, bai goizeko zaintza baita iristea eta biltzea ere 2 urtekoen eraikinean egingo da oso-osorik.

Jarduerei dagokienez, esan beharra dago horiek egiteko egunak alda daitezkeela eguraldiaren iragarpenaren arabera.

Gogorarazi nahi dizuegu familiaren batek udalekuetan programatutako txangoetara seme-alabarik ez joatea nahi izanez gero, halaxe jakinarazi beharko ligukela edo bestela egun horretan jolasen txokora joan beharrik ez lukeela izango.

Gurasoak ere protagonista izatea nahi dugu, eta horregatik pasahitza emango dizuegu familientzako sarbide pribatuko blogera sartu ahal izateko, jarduerak nola garatzen diren ikusi ahal izan dezazuen.

Animatu ere egiten dizuegu, egin nahi diguzuen edozein iradokizun, kexa edo azalpen honako posta elektronikora bidal dezazuela: jolastxokoak@abendanogurasoak.com

Ikasturtearen amaiera ekainaren 22an izango da, beraz gurekin harremanetan jarraitzeko honako helbidea erabili: jolastxokoak@abendanogurasoak.com  Eta ez ahaztu, hala eskatzen duten familiei, monitoreek egunero txokoen martxaren informazioa bidaliko dietela.

Ondo izan eta goza itzazue “DENBORAREN MAKINA” baten inguruko jarduerez eta txangoez beteriko hiru aste.

Info gehiago:

2018ko Jolas txokoetako arduraduna