Sexu eta afektibitate hezkuntzako ikastaroen azken bilera

Kaixo familiak,

Aurreko jakinarazpenetan esan dizuegun bezala, 3. mailatik 6.era bitarteko ikasleak EMAIZEk emandako prestakuntza afektibo-sexualak egiten ari dira.

Abenduaren 21ean, 17: 15ean, bilera bat egingo da familiekin, sortu diren alderdi garrantzitsuenak partekatzeko. Emandako tailerren amaierako ebaluazio orokorra izango da. Edukiera-mugak eta egungo testuingurua direla eta, nahitaez eman behar da izena inprimaki hau betez. Familiako kide bakarra. Izena emateko epea abenduaren 15ean amaituko da.

Guraso Elkartetik parte hartzera animatzen zaituztegu.