ARAZOEN KUDEAKETA

Kaixo berriro!!

Abendatokik gure espazio eta harremanatzeko moduak aldatzeko energiarekin jarraitzen du.

Ikasleria, irakasleria eta zuzendaritza taldean urrera eramaten ari diren formakuntza-saioekin lotuta, familiei zuzendutako formakuntza hau proposatzen dizuegu.

ARAZOEN KUDEAKETA

Aditua: Saioa Magunazelaiak, GEUZeko partaidea, psikologoa, bitartelaria, eskolako elkarbizitzan aditua eta haur-eta gazte-terapeuta.

Tailerraren inguruko informazioa eta izen emate orria erantsita doakizue. Partr hartzeko azken hau betetzea ezinbestekoa da.

Lekuak mugatuak dira, izen emate ordena errespetatuko da.

  • GURASO ELKARTEKO BAZKIDEAK: DOAN

  • EZ BAZKIDEAK: 10 €

    ES72 3035 0177 70 1770010154 LABORAL KUTXA

    Gaia: Arazoak kudetzeko ikastaroa 1/ Ikaslearen izen-abizenak. Ordainagiria GURASO ELKARTEAk duen postontzian utzi.

HELBURUAK:

  • Eguneroko bizitzan sortutako arazoen inguruan hausnarketa egitea.

  • Komunikaziorako oinarrizko gaitasunak eta arazoak kudeatzeko ahalmena eskuratzea

  • Umeen laguntza eskuratzeko tresnak identifikazea

  • Eguneroko bizitzan dauden arazoen konponbideak ezagutzea eta praktikan jartzea.

EDUKIAK:

  1. Seme alabekin dauden arazoak

  2. Arazoak konpontzeko moduak

  3. Komunikazio eraginkorrerako gaitasunak

  4. Umeen lankidetza lortzeko aukerak

  5. Umeekin nola jardun negoziatzeko

ORDUA eta DATA:
Maiatzaren17an, 24an eta 31n.
Arratsaldeko 15:00etatik17:00etara.