Taierra: Familian erresilientzia eraikitzen (Martxoak 3, 10 eta 17, ostirala)

Aupa familiak!

Zuekin gaude berriz ere tailer berri bat eskaintzeko: Erresilientzia Eraikitzen Familian. Jarduera hau gurasoei zuzenduta dago. Bertan erresilientzia zer den azaltzen da eta seme-alabekin etxean sustatzeko jarraibideak, orientabideak eta aholku praktikoak ematen dira.

Pixka bat aurrekarietan jartzeko, erresilientzia pertsonek ezbeharrari modu eraginkorrean aurre egiteko eta ezuztekoen aurrean indarberritzeko duten gaitasuna da, baita horietatik indarberrituta ateratzeko ere. Gaur egun, kontzeptu hori asko erabiltzen da psikologia positiboan, gizakien balioetan zentratzen baita, eta ez haien ahulezietan eta patologietan, psikologia tradizionalak egiten zuen bezala.

Non: Erlijio gela edo Hipi (zehazteke)

Eguna: Martxoak 3, 10 eta 17, ostirala.

Ordutegia: 15:00etatik 17:00etara

Metodologia: Taldekoa eta parte-hartzailea izango da

Helburuak:

  • Gurasoei erresilientziaren kontzeptuari buruzko oinarrizko ideiak ematea.
  • Seme-alabengan erresilientzia-faktoreak sustatzeko jarraibide batzuk ematea.

 

Ez da beharrezkoa bakarrik izena ematea egunetan eta orduan nahikoa izango da. Animatu!

 

Guraso eskolari buruzko informazio gehiago