IKASTOLAKO ARROPA EROSTEKO BIDEA – III

Familia agurgarriak:

Aurten, beste urte batzuetan bezala, MALIZHAEZA gurasoen elkarteak eta ikastolaz kanpoko kirol jardueren koordinazioak ikastolako arropa erosteko bidea zabalduko dute. Aurreko ikasturteko hornitzaile eta diseinu berdinak mantenduko ditugu aurten. Hauek gimnasioko kortxoan ikusgai izango dituzue euren prezioekin batera; ondorengoak izango direlarik:

  • Txandaleko praka: 13 €
  • Txandaleko sudadera: 15 €
  • Kamiseta teknikoa: 5 €

Interesatutako guztiek jantziak probatzeko eta eskaera egiteko aukera izango duzue martxoak 6tik hil bereko 12ra arte, hau azkenengo eguna izanik (aste bete). Egun hauetan gimnasioko lehenengo solairuan dagoen bulegoa erabiliko da arropa probatzeko eta eskaera-fitxa entregatzeko/betetzeko (deskarga ezazu hemen fitxa). Horretarako ordutegia ondorengoa izango da: astelehen, asteazken eta ostiral 17:00etatik 18:00ak arte, eta astearte eta ostegun 17:30etatik 18:30ak arte.

Aurten eskaera egiteagatik 5€-ko fiantza eskatuko da (ordainketa egiterakoan deskontatuko dena).

Eskaera guztiak eginda, hauek tramitatu eta ordainketak bideratuko dira, ikastolako datu basean dauden kontu korronteetatik edo zuek erraztutako kontuetatik abiatuta.

Horrela, arropa jasotzeko epea apirilak 1etik abenduak 5era arte irekiko da, bi egun hauek barne. Egun hauetan arropa jasotzeko lekua gimnasioko bulego berdina izango da.