IKASTOLAKO ARROPA EROSTEKO BIDEA – II

Familia agurgarriak:

Datorren astean, hilabetean zehar ikastolako txandala edota kamiseta erosteko zabaldutako prozesuaren barruan, eskatutako arropa jasotzeko epea irekiko da. Epe hau abenduaren 18tik, astelehena, abenduko 21era arte, osteguna, luzatuko da eta ordutegia 17:00etatik 18:00ak arte izango da, asteartea salbu, 18:00etatik 19:00ak arte izanen dela.

Egun hauetan, eskaera-fitxa betetzeko erabilitako AMPAko bulego berdina erabiliko dugu, gimnasioko lehenengo solairuan dagoena.

Ohar garrantzitsua: Aurretik bulegoan eskaera-fitxa bete eta fiantzarako 5€-ak ordaindu duten familiek soilik izango dute arropa jasotzeko aukera egun hauetan.

Behin arropa jasota, ordainketak tramitatu eta bideratuko dira, honetarako eskaria egiterakoan adostutako kontu korronte zenbakitik abiatuta.