IKASTOLAKO ARROPA EROSTEKO BIDEA

Familia agurgarriak:

Aurten, beste urte batzuetan bezala, MALIZHAEZA gurasoen elkarteak ikastolako arropa erosteko bidea zabalduko du. Aurreko urteekin alderatuta, aurten hornitzaile berria izango dugu ikastolan, hori dela eta, txandal eta kamiseta berriak izango ditugu. Gimnasioko kortxoan hauen diseinuak ikusteko orria eskuragarri izango duzue eta prezioak ondorengoak izango dira:

  • Txandaleko praka: 13 €
  • Txandaleko sudadera: 15 €
  • Kamiseta teknikoa: 5 €

Interesatutako guztiek jantziak probatzeko eta eskaera egiteko aukera izango duzue azaroaren 27tik abenduaren 5era arte, hau azkenengo eguna izanik. Egun hauetan gimnasioko lehenengo solairuan dagoen bulegoa erabiliko da arropa probatzeko eta eskaera-fitxa entregatzeko/betetzeko (deskarga ezazu hemen fitxa). Horretarako ordutegia ondorengoa izango da: egunero 17:00etatik 18:00ak arte, astearteak salbu, 18:00etatik 19:00ak arte izango dela.

Aurten eskaera egiteagatik 5€-ko fiantza eskatuko da (ordainketa egiterakoan deskontatuko dena).

Eskaera guztiak eginda, hauek tramitatu eta ordainketak bideratuko dira, ikastolako datu basean dauden kontu korronteetatik edo zuek erraztutako kontuetatik abiatuta.

Horrela, arropa jasotzeko epea abenduak 18tik abenduak 21era arte irekiko da, bi egun hauek barne. Egun hauetan arropa jasotzeko lekua gimnasioko bulego berdina izango da.