Patioko diagnostiko berria🛝

Ikastolako patioa hobetzeko asmoz, IGEko patio batzordekideok Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza bat eskatzera goaz, zenbait espaziotan esku hartzeko. Horretarako ezinbestekoa da gaur egungo egoeraren diagnostiko bat egitea. Helburu horrekin, zenbait ekintza antolatu ditugu:

  • Aste honetan zehar lehen hezkuntzako  patioaren espazioen eta horien erabileraren BEHAKETA bat egingo dugu.
  • Familien  iritzia jasotzeko Abendaño ikastolako patioaren diagnosirako  galdetegia prestatu dugu, zuetako bakoitzak bete dezan. Zuen iritzia oso garrantzitsua da. Irailak 27 izango da galdetegia betetzeko azken eguna. 
  • Hurrengo asteetan,  behaketan eta galdetegian jasotako informazioa partekatu, eta PATIOA HOBETZEKO ZUEN PROPOSAMENAK jasotzeko saio bat egingo dugu. Saio hau familiei, irakasleei eta eskolako langileei irekia izango da eta bertan jasotzen dugun informazioak gure proiektua egituratzen lagunduko digu.  

Eskola-komunitate osoaren parte-hartzea behar dugu prozesu hau aurrera eramateko.

Zuen laguntza behar-beharrezkoa da! 

Gure patioa hobetzeko proiektuan parte hartzeko prest bazaude idatzi: patioa@abendanogurasoak.com helbidera. 

Guztion artean, eraiki dezagun gure ikastola!