Hemen da #Pantailaldia!

🔈Hemen da #Pantailaldia!

GAUR abiatu da euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa eta ekoizpena sustatzea eta erakundeak mugiaraztea helburu dituen ariketa-kolektiboa!

Mezu honen bidez, aurrerapen gisa, honako hauek bidaltzen dizkizuegu:

🔵Pantailaldiaren logoa, sare sozialetan, zuen kontuetako profilean jartzeko, nahi izanez gero, gaurdanik hasita.

🔵Pantailaldian zehar erabil ditzakezuen euskarazko baliabideen zerrenda.

🔵Pantailaldiko asterako agenda-proposamena.

Besterik gabe, animo eta goazen euskaraz bizi nahi dugula eta euskaraz bizi garela ozen adieraztera!

Eman diezaiogun, guztion artean, astindu eder bat gaiari, kalean, lanean, lagunartean, etxean, sareetan…!

🔜 HERRITARREN BULTZADAZ, PANTAILAK EUSKARAZ