Abendaño ikastolan mugikorrik ez

 Dakizuenez, pasa den urtean SmartFUN proiektua martxan jarri genuen. Gure seme-alaben lehenengo mugikorra emateko momentua iristen denean, familietan sinatzeko akordioa diseinatu genuen. Horretaz aparte, hainbat prestakuntza eskaini genituen, eta Telegrameko taldea sortu genuen, zeinen bitartez gaiaren inguruko edukiak partekatzen diren (AltxaBuruaAbendaño – SmartFUN).

Aurtengo lorpenak, aldiz, honakoak izan dira: Euskadiko Altxa Burua mugimenduarekin bat egin dugu (Arabako 7 kuadrilletan 31 ordezkari ditugu), Abendaño ikastolako konpromisua sortu dugu eta partekatu dugun 291 ikasleetatik 121 familiek sinatu dute (%41.58). Horietatik % 87,6k 14 urtetik aurrera mugikorra entregatzea uste dute! Zoragarria!!

Abendaño Ikastolako hainbat familiok atzeratu nahi dugu Interneterako sarbidea duen lehen mugikor (Smartphone) propio bat emateko momentua. Adituek diotenez, mugikor bat emateko gomendatutako gutxieneko adina 16 urtekoa da. Ez gaude teknologiaren aurka, ezta gailu adimenduen aurka, baina denbora irabazi nahi dugu: haurren burmuinei eman nahi diegu ondo garatzeko aukera. Aldi berean, familiok gure umeak teknologia berrien ibilbidean nola lagundu ikasi beharko dugu. SmartFUN.

Erabaki nahi dugu, lagunarteko edota sozial presiorik gabe, gailua emateko momentu egokia zein den eta nola egin nahi dugun. Horregatik, proposatzen dizuegu lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako familiei familien arteko konpromisua sinatzea. Konpromisoaren sinadura boluntarioa da, asmo-adierazpena da, eta inork ez digu konturik eskatuko.