Mendira irteera: urriaren 4a, igandea – Opakua

Opakua

Hemen gaude berriro! Abendaño Mendi Taldearen ikasturteko lehenengo txangoa aurkezten dizuegu. Ibilbide zirkular, xume eta polita egingo dugu Opakuako baso magikoetatik.

Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, kontsultak, iradokizunak eta argazkiak nahi ditugu.

DATA ETA TOPALEKUA

Urriaren 4an, 10:00etan, Opakuako Alemaniarren iturriko Aparkalekua. Autorik ez baduzu, mendia@abendanogurasoak.com helbidera mezu bat bidal diezagukezu eta antolatuko gara.

NOLA JOAN

https://maps.app.goo.gl/z8kw3CcGXbT9BTHK6

IBILBIDEA

EZAUGARRIAK

Iturbaizko urtegi lasaian abiatu, eta Arnoko mendigunean murgilduko gara. Bidean, naturak sortutako Arnoko labirinto harrigarria eta Zalanportilloko arku ikusgarria deskubrituko ditugu elkarrekin. Azkenik, Azkuetako gailurrera igoko gara; bertatik bista zoragarriez gozatu eta indarrak hartuko ditugu ibilbide zirkularrean itzuli aurretik.

 

IRTEERAREN INFORMAZIO ZEHATZA

Wikiloc

IBILBIDEKO DATUAK

IBILBIDEKO PERFILA

Mendi Taldearekin lehenengo irteera egin aurretik ezinbestekoa da botoiari sakatuta aurkituko duzuen testua irakurri eta sinatzea.
 

 

PDF Fitxa deskargatu