Albertia
Hemen gaude berriro!
Abendaño Mendi Taldearen hurrrengo txangoa aurkezten dizuegu. Ibilbide zirkular, xume eta polita egingo dugu Arlaban mendilerrotik, Albertia mendiko tontorreraino iritsi arte.
Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, kontsultak, iradokizunak eta argazkiak nahi ditugu.
DATA ETA TOPALEKUA
Martxoaren 29an, 10:00etan, Legutioko parkinean (San Roque aparkalekua). Autorik ez baduzu, mendia@abendanogurasoak.com helbidera mezu bat bidal diezagukezu eta antolatuko gara.
NOLA JOAN
https://maps.app.goo.gl/e1cvG2N5A9afbagj7
IBILBIDEA

EZAUGARRIAK
Ibilbide zirkular atsegina, pago ederrez inguratuta gailurreraino. Legutiotik abiatuta, haritz eta pago artean igoko gara Albertia mendiko gailurreraino, non buzoiak eta Villarrealgo gudaren oroitzapenak itxaroten gaituzten. Handik, bide zirkular polit batetik jaitsiko gara, basoaren lasaitasuna eta ikuspegi ederrak gozatuz, hasierako puntura itzuli arte.
IRTEERAREN INFORMAZIO ZEHATZA
|
IBILBIDEKO DATUAK |
IBILBIDEKO PERFILA |
![]() |
![]() |
Mendi Taldearekin lehenengo irteera egin aurretik ezinbestekoa da botoiari sakatuta aurkituko duzuen testua irakurri eta sinatzea.


