Mendira irteera: maiatzaren17a, igandea – Izki

Izki

Abendaño Mendi Taldearen ikasturte amaierako txangoa aurkezten dizuegu! Ibilbide zirkular eta erraza egingo dugu Izkiko Parke Naturalean, Korres herritik igaroz eta aisialdi gunean amaituz; bertan hamaiketakoa egingo dugu eta barbakoa txiki batez gozatuko dugu.

Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, kontsultak, iradokizunak eta argazkiak nahi ditugu.

DATA ETA TOPALEKUA

Maiatzaren 17an, 10:00etan, Korreseko aisialdi guneko parkinean. Autorik ez baduzu, mendia@abendanogurasoak.com helbidera mezu bat bidal diezagukezu eta antolatuko gara.

NOLA JOAN

https://maps.app.goo.gl/RfHD13WhAtHGUxHJA

IBILBIDEA

EZAUGARRIAK

Korres herriko aisialdi gunetik abiatuta, Izkiko basoetan barrena ibiliko gara, Soila eta Gaztelua mendien magal artean, beti ere La Muela tontorraren ikuspegi paregabeaz lagunduta. Ibilbidea amaitzean, ikasturteko azken txangoa dela aprobetxatuz eta Korreseko aisialdi guneko baliabide bikainei esker, Mendi Taldearen eskutik prestatutako barbakoaz eta hamaiketakoaz gozatuko dugu.

 

IRTEERAREN INFORMAZIO ZEHATZA

Wikiloc

IBILBIDEKO DATUAK

IBILBIDEKO PERFILA

Mendi Taldearekin lehenengo irteera egin aurretik ezinbestekoa da botoiari sakatuta aurkituko duzuen testua irakurri eta sinatzea.
 

 

PDF Fitxa deskargatu