Nerbioi ur-jauzia Delikatik
Hemen gaude berriro!
Abendaño Mendi Taldearen hurrengo txangoa aurkezten dizuegu. Abenturaz betetako ibilbide zoragarria egingo dugu Delikako arroilan barrena, Nerbioi ibaiaren iturbururaino.
Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, kontsultak, iradokizunak eta argazkiak nahi ditugu.
DATA ETA TOPALEKUA
Azaroaren 22an, 10:00etan, Infernu (El infierno 2.0) jatetxeko aparkalekuan. Autorik ez baduzu, mendia@abendanogurasoak.com helbidera mezu bat bidal diezagukezu eta antolatuko gara.
NOLA JOAN
https://maps.app.goo.gl/kCMq5WoNUxrGusvSA
IBILBIDEA

EZAUGARRIAK
Ibilbide ikusgarria da, Gibijo mendilerroaren eta Santiago mendiaren artean estututa. Zelai berdeak eta gaztainondo zein pagadiak zeharkatuko ditugu Delikako arroilan murgiltzeko. Ibilbideak ez du zailtasun handirik, Nerbioi ibaiaren ibilgua behin baino gehiagotan zeharkatzea besterik ez, arroilaren amaieraraino iritsi arte.
IRTEERAREN INFORMAZIO ZEHATZA
|
IBILBIDEKO DATUAK |
IBILBIDEKO PERFILA |
![]() |
![]() |
Mendi Taldearekin lehenengo irteera egin aurretik ezinbestekoa da botoiari sakatuta aurkituko duzuen testua irakurri eta sinatzea.


