Mairulegorretako kobazuloa
Hemen gaude berriro!
Abendaño Mendi Taldearen hurrrengo txangoa aurkezten dizuegu. Ibilbide zirkular, xume eta polita egingo dugu Gorbeia parke naturalatik, Mairulegorretako kobazulora iritsi arte.
Parte-hartzaileak gara; zuen lankidetza, kontsultak, iradokizunak eta argazkiak nahi ditugu.
DATA ETA TOPALEKUA
Apirilaren 19an, 10:00etan, kanteretako parkinean. Autorik ez baduzu, mendia@abendanogurasoak.com helbidera mezu bat bidal diezagukezu eta antolatuko gara.
NOLA JOAN
https://maps.app.goo.gl/oFFYmrizZqBv8SXy9
IBILBIDEA

EZAUGARRIAK
Gorbeia Parke Naturaleko ibilbide zirkular eder batean murgilduko gara familian, harrobietako aparkalekutik abiatuta eta Zubialde erreka alboan pago artean ibiliz. Ibilbideak Mairuelegorretako kobara eramango gaitu, eta han gure frontalak piztuta lur azpiko abentura txiki bat biziko dugu.
IRTEERAREN INFORMAZIO ZEHATZA
|
IBILBIDEKO DATUAK |
IBILBIDEKO PERFILA |
![]() |
![]() |
Mendi Taldearekin lehenengo irteera egin aurretik ezinbestekoa da botoiari sakatuta aurkituko duzuen testua irakurri eta sinatzea.


